GAUR, NAHIKARI, IZEIREN AMA ETORRI DA GELARAKAXA HANDI BATEKIN. DENOK LURREAN ESERI, ETA IZEIREN ETXEKO TXITEI BURUZKO BIDEOA IKUSI DUGU: NOLA EMATEN DIETEN JANA, URA, ARRAUTZAK... DENAK ADI-ADI EGON GARA.
ONDOREN, KAXA
HANDIA HARTU DU NAHIKARIK ETA IREKI DUENEAN… SORPRESA!!! 4 TXITA ZEUDEN!!!
TXITAK UKITZEKO
AUKERA ERE IZAN DUGU: LEHENENGO TXITA BELTZA.
ETA ONDOREN,
TXITA HORIA. ZEIN POLITAK DIREN!!! TXIO-TXIOKA DAUDE DENBORA GUZTIAN!!!
HOBETO IKUSI ETA
UKITZEKO, LURREAN JARRI DITUGU.
GURE GARRASI ETA ALGAREKIN EZ DIRA BELDURTZEN!
ETXERA ERAMAN EZIN DITUGUNEZ, NAHIKARIK TXARTEL POLIT BATZUK PRESTATU DIZKIGU.
NAHIKARIRI AGUR
ESATEKO ORDUA IRITSI DA. ZE SORPRESA POLITA, NAHIKARI! ASKO GUSTATU ZAIZKIGU
TXITAK. AGUR, AGUR!!!
IRTEERAN
MARKELEKIN TOPATU DA, ETA MARKELEK ERE TXITAK IKUSTEKO ETA UKITZEKO AUKERA IZAN
DU.
GAUR GIRO EDERRA
ZEGOENEZ, HHKOEK UR JOLASAK EGIN DITUZTE. A ZER
NOLAKO FESTA EGIN DUTEN! GU ERE GUSTURA EGONGO GINATEKE UR FESTA
HORRETAN…
MILA ESKER, NAHIKARI!
MUXU ERRALDOIAK GU GUZTION PARTEZ!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina